XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKELen CURRICULUMA

Jaun hori:

Hona hemen, arretaz irakurriko dituzulakoan, nire curriculumaren daturik garrantzitsuenak.

Basaurin jaioa naiz 1970. urtean, eta bizi ere bertan bizi naiz Pablo Uranga kaleko 16an, 7. solairuko A hizkian. Nire Nortasun Agiria, bestalde, ondoko hau duzu: 17.123.122. Etxeko telefonoa: (94) 77.256.789 da.

Ingeles filologian lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean (1993) eta, bestalde, hainbat ikastaro ere egin ditut, hala nola Ingelesaren irakaskintza goiztiarra izeneko kurtsoa (30 ordu), Hizkuntzaren trataera integratua (100 ordu) eta beste batzuk.

Bestalde, adierazi behar dizut esperientzia apurtxo bat ere badudala.

Bi urtez ingelesa irakasten aritu naiz akademia bateko behe-mailetan, eta inoiz ordezkapen batzuk egiteko aukera izan dut nire herriko ikastolan. Klase partikular batzuk eman dizkiet auzoko haurrei, batez ere hirugarren hiruhilekoan, azterketa-garaia heltzen zenean.

Ingelesa erabat menderatzen dut, noski, uda guztietan joan izan bainaiz Ingalaterrara edo/eta Irlandara; baina beste hainbat hizkuntzatan ere trebea naiz: euskaran EGA tituluaren jabe naiz; frantsesa dena ulertzen dut, eta nire mintzamen-maila ere nahiko altua da; alemana irakurri egiten dut, baina problema gehiago ditut hitz egiteko.

Datu hauen bidez nire pertsonari buruzko hainbat xehetasun ezagutuko zenituelakoan, adeitasunez agurtzen zaitut.

3. Konpara itzazu curriculum biak

- Zein da irakurtzeko errazagoa?

- Zein da zehatzagoa?

- Zeinek betetzen du hobeto bere helburua? Zergatik?